XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MEZA BARRI BATEKO BERTSOAK.

Eleiza amak egun aundika
Ospatuten dau gaurkua,
Eleiziaren simintarri dan
San Pedro Aita Santua;
Aita Tomas'en Meza barria
Dogu egun aundikua,
Pedro lez Jaunak egingo al dau
Egizko apostolua,
Maitasunezko arimen artzai
San Pedron ordiezkua
.

Jaungoikoaren ezkutapena
Sakona eta aundia,
Tomas jaunagaz egin dabena
Benetan miragarria:
Ardau ta ogian biurtu arazo
Jaunan izate guztia,
Oben guztiak parkatuteko
Damotso eskubidia.
Guk uste baiño aundiago da
Eleiz gizon izatia
.

Aita Tomas'en Meza barria
Pozikan dabe artutzen
Guraso, sendi, senide, auzo,
Danak dabe besarkatzen;
Au ikusiaz siñismendunok
Barrendik gara poztutzen;
Artzain batzuen jokerak baiña
Baldin badozuz jarraitzen
Kostako yako banandu diran
Ardiak txabolaratzen
.